Submissions open / inscripciones abiertas / izen emate irekia

ZER DA BASQUEGUNA? Jardunaldi profesionala Eiken eta Getxoko Udalarekin lankidetzan

Tokiko ekoizleentzako ekitaldi berezia, euskal enpresa eragile nagusiekin eta ikus-entzunezkoen eta sektore digital eta 2.0rekin lankidetzan. Hitzaldien eta mahai-inguruen bidez, aurrerapen teknologikoek sektoreari eskaintzen dizkioten aukerak aztertzen jarraitzea da ekitaldi honen helburua. Era berean, gure enpresak nola ari diren ezartzen jakitea. Gure ustez, hausnarketa hori oso beharrezkoa da, gainera lagungarria izan daiteke enpresek hitz egin, komunikatu eta eduki amankomunak sortzeko edo baliabideak trukatzeko.

HELBURUAK:

- Berrikuntzaren eta datozen urteetan estrategikoak izango diren sorkuntza-industria berrien alde egitea. - Sektorea eta ekitaldi batean ordezkatutako elkarteak eta taldeak batzea. - Euskal sektorearen beharrak bateratzea, eta proiektuak lankidetzan eta koprodukzioan egiteko aukerak ikustea. - Euskal Autonomia Erkidegoan sorkuntza bultzatzea eta sustatzea. - Negozio-aukera berriak zabaltzea euskal enpresentzat, eta balizko inbertitzaileak eta ekoizleak gurera erakartzea. - Euskal industriaren egoerari buruz ikertzea eta hausnartzea.

Scroll al inicio